Ekaina eta iraileko arratsaldeetako jardueretan izena emateko epea irekita dago jadanik.
Datak: ekainaren 1etik- 19ra eta irailaren 8tik 25era (egutegiaren arabera).
Ordutegia: 15:00 etatik- 16:30 era
Adina: 2 urtetik 12 urtera arte (HH2tik LH6ra)
Prezioa:
-Ekaina bakarrik: 55€
-Iraila bakarrik: 55€
-Ekaina eta Iraila: 110€
Seme-alabek ekintza hauetan parte hartzea nahi izanez gero dagokion diru sarrera egin. Gero bi aukera daukazue:
a) Formulario hau bete eta bankuaren ordainagiria helarazi, emailez (kultura@deustukoikastola.org) edo Guraso Elkarteko buzoian uzten.
edo
b) Dokumentu hau inprimitu, datuak bete eta Guraso Elkarteko buzoian sartu, bankuaren ordainagiriarekin batera.
Mesedez ziurtatu umearen izen-abizenak ordainagirian argi argertzen direla. Izena eman mesedez maiatzaren 22a baino lehen.
Jolas eta Kirol ekintzak: Zuen seme-alabei gogorarazi jolas zuzenduak direla eta ez jolas libreak.