Eskolaz kanpoko jarduerak kobratzeko sistema berria

Jadanik dakizuen bezala, ikasturte honetan eskolaz kanpoko jarduerak INIKA-ren bitartez kudeatzen gabiltza. Orain aplikazio bera erabili nahi dugu jarduera hauen kobratze prozesua laguntzeko, eta horretarako zuen laguntza behar dugu.

Jardueren ordainketa osoa, ikasturtean zehar sortuko diren lau ordainagirien bitartez egingo da (aurton azaroan, abenduan, otsaila eta apirilean). Errezibo hauek, datuak biltzeko orria zuek informatutako kontutik pasako dira, horretarako baimena ematen duzuela. Beraz, beharrezkoa dugu esandako orri hau behar bezala beteta eta sinatuta itzul dezazuen azaroaren 4 ostirala baino lehen. Mesedez, Idazkaritzaren ondoan dagoen Gurasoen Elkartearen guunontzian utz ezazue.

Mesedez, INIKA plataforman agertzen diren zuen seme alaben jarduerei buruzko formazioa zuzena dela, arduraz egiazta dezazuela ere eskatu nahi dizuegu, erreziboak datu hauekin pasako ditugulako. Halaber, mesedez zuen datu pertsonalak zuzenak direla eta gutxienez posta elektroniko baten helbidea badela ere egiazta ezazue (zure datuak ikusteko: Hasiera -> Soslaia ->Datuak Aldatu).

Aplikazio honetan sartzeko zuzeneko loturak agertzen dira Ikastolaren web-orrietan, edota zuzeneko hurrengo lotura erabil dezakezue

Aplikazioan sartzean ‘kudeatu+/eskolaz kanpokoak’ aukera aurkituko duzu, bertan zuen seme alabek hartutako jarduerak ikusi ahal izango dituzue. Han ere, ‘info+’ erlaitzean, prozesuan laguntzeko informazioa aurkituko duzu.

Edozein kontsulta egiteko honako helbidean: komunikazioa@deustukoikastola.org

--
Partekatu berria:
Eskolaz kanpoko jarduerak kobratzeko sistema berria
Sarrera gehiago: