Aurtengo ikasturte zaila eta ez ohikoa amaitu eta gero, datorren ikasturtea normaltasun gehiagoz aurrera eraman ahal izatea espero dugu baina, COVID-19 aren ondorioz gerta litezkeen balizko egoera desberdinen aurrean prest egoteko lanean ari gara, Eusko Jaurlaritzak bialdutako informazioa jarraituz.
Pandemiaren egoeraren aurrean 3 agertoki hartuko dira kontuan:
- Inongo salbuespen neurririk gabe egotea.
- Salbuespen egoera batean egotea baimen batzuekin.
- Salbuespen egoera batean egotea.
Irailean, hasierarekin batera eta azken jarraibideak kontuan euki ahal izateko, zehaztapenak jakinaraziko dizkizuegu.
Kontrakorik gertatu ezean, OOGak onartutako HH-LH eta DBH egutegia eta ordutegiarekin hasiko gara irailean.
Dena den, Eusko Jaurlaritzak oraindik zehaztu ez dituenez zeintzuk izan behar diren zerbitzuren antolaketarako baldin-
tzak Guraso Elkarteak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu oraindik kolokan daude.
Informazio osoa: