Txantxiku Aisialdi Taldearen partez mezu hau jaso dugu:
“Kaixo!, Txantxiku Aisialdi taldea gara, aurten ere Deustun ekintzaz beteriko urteari hasiera ematera goaz. Kurtsoa hastearekin batera, Deustuko 8 urtetik aurrerako umeak eta gazteak (17 urtera arte) gurera hurbiltzeko eta gurekin batera aisialdia euskaraz gozatzeko gonbidapena luzatu nahi diegu:
Aurkezpena ostiral honetan, urriak 16, Botikazahar parkean izango da. Ekarri zure linterna eta animatu zaitez!!
Beste gabe; segi dezagun hezkuntza ez fomaletik ere haurrak euskaraz hazten!
Txantxikuko Begiraleak”
Harremana: txantxikunet@gmail.com
Informazio orria: