Lurdes Imaz Ehigeko koordinatzailearekin Covid 19ak baldintzatutako ikasturtea aztertu dute Hamaika Telebistan.
Ikasturte hasiera “ona” izan dela azpimarratu du, baina horretarako oso garrantzitsua izan dela zuzendaritza taldeen eta irakasleen lan “ona”. Izan ere, nabarmendu du “ikasturte berria baliabide berririk gabe hasi” dela, eta zuzendarita taldeek eta irakasleek “iazko baliabide berdinekin” planifikatu behar izan dutela ikasturtea.
“Uda aprobetxatu egin behar zen euskarazko errefortzuak egiteko, eta ez zen egin” eta “egoerak okerrera eginez gero, gurasoek ordaindutako lan baimenak beharko dituzte beren seme-alabekin egoteko, ikasleek hezkuntza etxetik jarraitzeko baliabideak beharko dituzte, eta irakasleek formakuntza beharko dute” azpimarratu egin du ere.
Elkarrizketa osoa bideoan ikusi dezakezue: