Hemen duzue Bilboko Haur Zerbitzuak helarazitako informazioa aurtengo Gabonguneei buruz, 2009 eta 2017 bitartean jaioentzako:
Noiz?
Abenduaren 28tik Urtarrilaren 8ra (urtarrilaren 6a izan ezik). Aste osoa ala egunak solte aukeratzea dago, gehienez 4 egun.
Non?
Udaltegietan:
- Abando: Barrainkua, 5.
- Basurtu: Zankoeta, 1.
- Begoña: Circo Amateur del Club Deportivo, 2.
- Castaños: Castaños, 11.
- Deustu: Lehendakari Agirre etorbidea, 42.
- Irala: Bergara etorbidea, 8.
- Otxarkoaga: Txomin Garat, 12.
- San Frantzisko: Mariaren Bihotza Plaza, z/g.
- Zorrotza: Fray Juan, 33.
Ordutegia
9:00etatik 14:00etara
- Sarrera malgua: 9:00-9:30
- Irteera: 14:00 (*) 31an irteera 13:00etan izango da.
Prezioa
Aste Osoa
- Arrunta: 16,40€
- Familia ugaria: 12,00€
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI): 6,00€
Egun Solteak
- Eguneko: 6,00€
Nola eta noiz eman izena?
Udal webgunean: hemen edo 944 010 010 zenbakira deituz.
- Eskaera: Azaroaren 23tik 26ra.
- Zozketa: Azaroak 27.
- Izen-ematea: Azaroaren 30etik abenduaren 4ra.
*Oharra: 6 partaide baino gutxiagoko taldeak bertan behera gelditu daitezke (kuota bueltatuko da).
Parte hartzeko Baldintzak: