Deustualdeko Euskaraldiaren lagunek mezu hau helarazi digute:
“Ostiralean Euskaraldia hasiko da! 15 egunez, gure hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera izango dugu. Euskal Herriko txoko guztietan, denok aldi berean!
Eta ostiralean bertan hitzordu garrantzitsua daukagu; “Deustualdeko Argazki Erraldoia“ aterako dugu azaroaren 20an, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan Euskalduna zubiko eskaileretan. Distantzia mantenduz baina, gertutasuna sentituz emango diogu hasiera Euskaraldiari! Banderolak, kamisetak eta Euskaraldiako material egongo da bertan salgai.
Animatu zaitezte eta animatu ingurukoak ere parte hartzen!
Deustualdean hainbat Arigunek eman dute izena Euskaraldian, ezagutu nahi? Euskaraz eroso eta lasai aritzeko aukera izango dugu bertan.
Ondorengo estekan duzue bideoa: hemen.
Deustualdeko Euskaraldia“
Kartela: