Eskola-kontseiluko hauteskundeetarako hautagaien behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera, bozketa egin ahal izateko beharrezkoa den informazioa helarazi nahi dizuegu. Hiru bide desberdin prestatu dira, aukeratu erosoena zuentzat:
1. Online: Azaroaren 24an (goizeko 8:00etatik) eta 25ean (arratsaldeko 20:00ak arte) zabalik izango duzue. Horretarako, hemen bozketa orria agertuko zaizue. Bozkatzeko NAN zenbakia eta seme-alabaren baten kurtsoa sartu behar izango dituzue.
2. Postaz: Azaroaren 25era arte, idazkaritzako ordutegian, zuen botoa entregatu ahal duzue. Horretarako:
- A. Eskaera orri batean, postaz bozkatu nahi duzuela azaldu, bertan zuen izen‐ abizenak eta NAN zenbakia idatziz eta Gurasoen Aukeraketan parte hartu nahi duzuela jakinarazi (“Nik, ………….., ……….NAN zenbaki duenak, gurasoen ordezkaria aukeratzeko botoa postaz onartzea eskatzen dut”).
- B. NANaren fotokopia.
- C. Botoa, gutunazal itxi batean sartuta, kanpoan ezer idatzita, eta dena beste gutunazal batean sartuta, aurrean “Deustuko Ikastolako OOGrako Hautestundeak. Posta bidezko botoa”. [* Bozkatzeko orria mezu honetan atxikitua doakizue].
3. Aurrez aurre: Azaroaren 26an. Mahaia birritan zabalduko da, goizeko 8:30etatik 10:00ak arte eta arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara. NANa aurkeztea ezinbestekoa izango da botoa eman ahal izateko.
Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!
María Jesús Gorostiza // Hauteskunde Batzordeko Lehendakaria
[*] Bozketa orria: