Hemen duzue Berbaizu Elkarteak luzatu digun gonbidapena:
“Abenduaren 4ean Deustuko kaleak hartuko ditugu euskarak batzen gaituelako!!
19:30ean Botikazarretik abiatuko gara:
- Euskaraldia dela-eta, instituzio publikoekin abiatutako elkarlana ez dadila puntuala izan.
- Pandemiak agerian utzi dituen ahulguneak (hezkuntza, hizkuntza-eskubideen urraketa etab.) indartzeko pausuak elkarrekin eman ditzagun.
- Euskaraz egiten den kulturaren eta sortzaileen egoera prekarioa salatzeko.
- Aisialdi-taldeen egoerari konponbidea eskatzeko.
Euskaraldian euskaraz bizi garela erakutsi dugu eta konpromisoa 350 egunez luzatzera gonbidatzen zaitugu. Normalizazioaren partida prestatu behar dugu.
* Etortzeaz aparte, musika eramatera gonbidatuta zaudete; nahi baduzue bafletan ekarriz, zuzeneko musika eginez edo okurritzen zaizuen beste moduren batean ere. Musikarekin parte hartu nahi baduzue, idatzi helbide honetara: partehartzea@deustukoikastola.eus
Deustuarra eta euskalduna bazara, ezin duzu hutsik egin. Animatu!“