Guraso eskolari buruzko azken informazioa helarazten dizuegu:
“Otsailak 24an Guraso eskolaren hasierako bilera egin zen. Bertan elkar ezagutu eta denon artean akordio batzuetara heldu ginen:
- 27 familiak izena emanda, bi talde osatuko dira, seme-alaben adinaren arabera. Hala ere, talde hauek malguak izango dira.
- Ekimenarekiko konpromisua eskatzen da saio gehienetan parte hartzeko.
- 2021ean zehar 10 formakuntza saio jasoko ditugu.
- Saioak, momentuz, on-line izango dira.
- Hizkuntza euskara izango da.
- 15ean behin astelehen edo asteazkenetan elkartuko gara eta 5-6 saio izango ditugu martxotik ekainera.
- Saioen iraupena 60-75 minutukoa izango da.
HASTEKO GAIAK:
A Taldea (HH2-LH2):
- Komunikazioa oihukatu barik. Arazoak konpondu modu onerenean. Tresnak hobeto komunikatzeko. Komunikazioa, nola emon azalpenak helaraztea. Martxoak 10 eta 22, 18:30ean hasiko da.
- Zelan lagundu gure seme alabei arazoetan, sartu ahal garen ala ez.
- Teknologiaren erabilera: zenbat denbora egon ahal diren teknologiaren aurrean.
- Errutinak. Egunerokotasuna.
B Taldea (LH3-DBH4):
- Hezkuntza sexuala: nola hitz egin gure seme-alabekin. Martxoak 17 eta 24, 18:30ean hasiko da.
- Berdinen arteko jazarpena: prebentzioa.
- Teknologia berriak: heziketa irizpideak.
- Hezkuntza emozionala: gakoak.
- Komunikazioa familia eta gatazken ebazpena: nola hitz egin seme-alabekin entzun dezaten.
- Ikasteko ohiturak: motibazioa ikasketetan.