Hurrengo azaroaren 23an, asteazkena, 18:00etan (1. deialdia) eta 18:15ean (2. deialdia) guraso elkartearen ohiko batzar orokorra izango da.
Batzarra bileretarako gelan (116) aurrez aurre egingo da.
Gai ordena:
1. Aurreko Batzar Orokorraren aktaren onarpena
2. Juntako kudeaketa txostena
3. 2021-2022 ikasturteko kontuen aurkezpena eta onarpena
4. 2022-2023 ikasturterako aurrekontuen aurkezpena eta onarpena
5. 2023-2024 Guraso Elkarteko kuota proposamenaren aurkezpena eta onarpena
6.- Guraso Elkarteko Juntako organigrama aurkezpena
7. Galde-eskaerak
Norbaitek Batzar Orokorreko eztabaidarako gai berri bat proposatu nahi izanez gero idazkaria@deustukoikastola.eus posta elektronikora bidali mezua azaroaren 17a baino lehenago.
Haurtzaindegi zerbitzua izango da.