Guraso Elkarteko kide izateko kuota eta prozedura 2024-2025 ikasturtean

Beste urte batez, Guraso Elkartea lanean ari da gure haurrek hezkuntzarik onena izan dezaten, irakasle-taldearekin elkarlanean eta jarduera guztiak eskola-ordutegitik kanpo antolatuz. Eskerrak eman nahi dizkiegu batzordeetan, eskola-kontseiluan eta zuzendaritzan aktiboki parte hartzen duten 100 familia baino gehiagori, helburu guztiak gauza daitezen. Era
berean, eskerrak eman behar dizkiegu Guraso Elkartearen kide zareten 300 familia baino gehiagori.

Jakinarazi nahi dizuegu urriaren 1ean, eta ordainketa bakarrean, Guraso Elkarteak 2024-2025 ikasturterako duen kuota kobratuko duela. Kuota ikastetxean matrikulatutako seme-alaben kopuruaren araberakoa da:
Seme-alaba bat duen familiak 50€
Bi seme-alaba duen familiak 80€
Hiru seme-alaba duen familiak 110€

Ekarpenarekin eskola-asegurua estaltzen da, % 50eko hobaria lortzen da Guraso Elkarteak antolatutako jardueretan (eskolaz kanpokoak, haurtzaindegia, orla, etab.) eta ekintza ugari ordaintzen dira: Aste Kulturala, Guraso Eskola, Mendi Martxa etab.


Erreziboa automatikoki pasatuko zaizue gaur egun kide zareten guztiei eta baja eskatzen ez duten familiei. Gaur egun Guraso Elkarteko kide zaretela egiaztatzeko, Inikan ikus dezakezue, eskolaz kanpoko jarduerak kudeatzen dituzuen atalean (Kudeaketa +) eskolaz kanpoko ekintza bezala.
Kideak ez bazarete eta izena-eman nahi baldin baduzue, edo eta bajan eman nahi baldin baduzue, esteka honetan
https://forms.gle/vgo4MBMbrQ7iHrAp7 dagoen formularioa bete 2024ko irailaren 27a baino lehen.

Edozein zalantza argitzeko idatzi helbide honetara: idazkaria@deustukoikastola.eus
Bilbon, 2024ko irailaren 23an

--
Partekatu berria:
Sarrera gehiago: