Deustuko Ikastolako Gurasoen Elkarteak eta BIGEk atsegin handiz hitz egiten dizuegu Guraso
Eskolan parte hartzera gonbidatzeko. Informazio, prestakuntza eta eztabaidarako gune horretan,
gure seme-alaben prestakuntza-prozesuan gehien kezkatzen gaituzten gaiak landuko ditugu.
Jarduera bi astean behin egingo dugu, pertsona espezializatu baten laguntzarekin (psikologoa,
pedagogoa…). Horrek jarraibideak eta pistak emango dizkigu familiek gure hezkuntzatrebetasunak modu autonomoan gara ditzagun. Kontua ez da “errezeta” gisa irtenbide itxiak
ematea, familia bakoitza, seme eta alaba bakoitza desberdinak baitira, eta etengabeko bilakaeran
baitaude.
Iaz talde bat sortu zen eta bertan gai desberdinak landu genituen, hezkuntza emozionala,
frustrazioa, autoestima edo komunikazioa besteak beste. 2024an gai hauetan sakontzeko edo
proposamen berriei heltzeko prest gaude.
Prestakuntza modu presentzialean egingo da denon artean adostutako egun eta orduetan.
Parte hartu nahi baduzu, bidali zure datuak hurrengo helbidera, sema-alabaren kurtsoa, zure
helbide elektronikoa eta asteko zein egunetan datorkizun hobeto egitea adieraziz.
Ikastolako Guraso Elkartea: gurasoeskolaikastola@gmail.com
2024/10/09
Guraso Eskola 2024-2025
--
Partekatu berria:
Sarrera gehiago: