Eskolaz kanpoko eta Jantokiko zerbitzuen kuotei buruz:

Ohar honen bidez Guraso Elkarteak eskeintzen dituen zenbait zerbitzuren kuoten kobroari buruzko informazioa helarazten dizuegu.

Eskolaz-kanpokoen kasuan kobratzeke dugu hirugarren kuota, urteko kuoten %40a alegia. Martxoaren erdialdetik zerbitzuak eten zirenez pendiente dugun koutaren %50a soilik kobratzea erabaki dugu, hau da urteko kuotaren %20. Kuota hau Maiatzaren lehen astean pasako da, eta aurretik mezua bidaliko dizuegu jakinaren gainean egon zaitezten.

Jantokiaren kasuan, martxoko kuotaren %50a kobratuko da aldi horretan zerbitzua eman baitzen. Kurtsoarekin gertatuko denaren inguruko ezjakintasuna dela eta, ez dugu oraindik erabaki Ekaina arte zer egin. Oraingoz, eta egoera argitu bitartean, ez dugu jantokiko erreziborik pasako.

Bukatzeko, abisu emango dizuegu erabaki berriak hartzen ditugun heinean. Sentitzen dugu bizi dugun ziurgabetasun egoera eta honek eragiten dizkizuen eragozpenak.

Guraso Elkartetik egoera berrira egokitzen ari gara, gurekin batera lan egiten duten pertsona eta empresa guztiekin kontaktuan ahal den soluziorik egokienak topatzeko bizi dugun ezohiko egoera honi aurre egiteko.

Animo garai zail hauetan.

Informazio osoa:

DIGE Eskolaz Kanpoko Koutak 2019-2020 3 KOBROA
--
Partekatu berria:
Eskolaz kanpoko eta Jantokiko zerbitzuen kuotei buruz:
Sarrera gehiago: