HH2-DBH3: Kurtso bukaera eta komunikabideetan agertu diren berriak.

Jarraian irakurri dezakezue Ikastolako Zuzendaritza taldeak igorritako mezua:

“Hezkuntza Sailburuaren agerraldian eta komunikabideetan ikasturte honetan HH 2tik DBH 3.era ikasleak ikasgeletara ez direla bueltatuko agertu da. Aldi berean, DBH 4. mailako ikasleek maiatzaren 25ean klase presentzialak berriro hasiko dituztela ere esan dute. Hau izango litzateke gure ikastetxearen kasuan.

Atzo ikuskariarekin bildu ginen gure zalantzak/beldurrak/kexak argitzeko eta Deustuko Ikastola IPIko zuzendaritzak jakinarazpen ofizialik jaso ez duela esan behar dizuegu. Hori dela eta, zuzendaritza talde honetatik ezin izan dizuegu lehenago oharrik bidali. Jakinarazpen ofizial hori jasotzen ez dugun bitartean, klaseak orain arte bezala jarraituko ditugu, era telematikoan, eta aurrekusita zegoen moduan, ebaluaketa egiterakoan,  ikasleek 1. eta 2. ebaluazioetan izandako emaitzak eta orain 3. honetan  egindako “telelana” kontuan izango dira.

Zerbait berri heltzekotan egoera aztertu eta egoera berriari erantzuna emango diogu.Bitartean, lasai egotea eskatzen dizuegu. Egoera aldatzekotan eta beste neurri batzuk hartu behar izatekotan, puntualki jakinaraziko dizuegu.

Ondo izan,

Deustuko Ikastola IPIko Zuzendaritza Taldea

--
Partekatu berria:
HH2-DBH3: Kurtso bukaera eta komunikabideetan agertu diren berriak.
Sarrera gehiago: