2020-2021 ikasturterako oharra:

Aurtengo ikasturte zaila eta ez ohikoa amaitu eta gero, datorren ikasturtea normaltasun gehiagoz aurrera eraman ahal izatea espero dugu baina, COVID-19 aren ondorioz gerta litezkeen balizko egoera desberdinen aurrean prest egoteko lanean ari gara, Eusko Jaurlaritzak bialdutako informazioa jarraituz.

Pandemiaren egoeraren aurrean 3 agertoki hartuko dira kontuan:

  1. Inongo salbuespen neurririk gabe egotea.
  2. Salbuespen egoera batean egotea baimen batzuekin.
  3. Salbuespen egoera batean egotea.

Irailean, hasierarekin batera eta azken jarraibideak kontuan euki ahal izateko, zehaztapenak jakinaraziko dizkizuegu.
Kontrakorik gertatu ezean, OOGak onartutako HH-LH eta DBH egutegia eta ordutegiarekin hasiko gara irailean.

Dena den, Eusko Jaurlaritzak oraindik zehaztu ez dituenez zeintzuk izan behar diren zerbitzuren antolaketarako baldin-
tzak Guraso Elkarteak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu oraindik kolokan daude.

Informazio osoa:

DI 2020-2021 Oharra EUS
--
Partekatu berria:
2020-2021 ikasturterako oharra:
Sarrera gehiago: