BIGEk oso interesgarriak iruditzen zaizkigun prestakuntza-saio hauek prestatu ditu:
“Urriaren 27an eta azaroaren 3an, bi saio online egingo ditugu familientzat, seme-alabei ikasketetan eta euskararen ikaskuntzan laguntzeko. Iñaki Eizmendi elebitasuna sustatzen eskarmentu handia duen gizarte-hezitzaileak lagunduko digu lan garrantzitsu horretan.
Hitzaldi guztiak 17: 30ean izango dira, eta ordubete eta 15 minutu iraungo dute, gutxi gorabehera.
Bi prestakuntza-saio hauek Bilboko Udalaren dirulaguntza dute.”
Informazio osoa: hemen.