Sindikatuek jantokietan urriaren 21, 27 eta 29rako proposatutako greba-deialdiari dagokionez, Guraso Elkartetik argitu nahi dugu ezin dugula aurreikusi adierazitako egunetan jangela-zerbitzua normaltasunez eskaini ahal izango den.
Officeko langileen zein langile mistoen gutxieneko zerbitzuak % 100ean ezarrita daude.
Begiraleei dagokienez:
- 2 eta 3 urteko gelak: Langileen % 100.
- 4 eta 5 urte: Zentroko begirale guztien % 10.
- Gainerakoak: Ez dago gutxieneko zerbitzurik.
(!) Mesedez, zuen seme-alabak egunotan jantokira ez joateko asmoa baduzue, jakinarazi zuzenean: arduradunajantokia@deustukoikastola.org helbidera idatziz, eta inika bidez tutoreei abisatuz umeak zuzenean irteerara eraman ditzaten.
Eskerrik asko.
Oharra: