Gabonetarako liburu gomendagarriak

Hemen daukazue Ikastolako Bibliotekak Gabonetako oporretan irakurtzeko proposatzen digun adin guztietarako liburu gomendagarrien zerrenda. Irakurketaren inguruko aholku batzuk gogorarazi nahi dizkigute ere:

“Familia agurgarriak:

Espero dugu denok ondo egotea. Gabon berezi hauetan ezin ditugu liburuak ahaztu. Bizkaiko bibliotekariok prestatutako zerrendaz gain, irakurketaren inguruko aholku batzuk gogorarazi nahi dizkizuegu:

  • Egunero irakurtzea oso garrantzitsua da. Horretarako, espazio eta denbora egokiak eskaini behar dizkiezue zuon seme-alabei. Denbora hori adinaren araberakoa izango da (10-30 minutu).
  • Irakurri nahi dutena aukeratzen utzi liburudendetara eta biblioteketara joaten.
  • Partekatu irakurketak, liburuak zuen etxean ohiko hizketagai izan daitezela.

Opor zoriontsuak izan!”

Zerrenda:

Gomendatutako liburuak Gabonak 2020
--
Partekatu berria:
Gabonetarako liburu gomendagarriak
Sarrera gehiago: