Guraso Eskola martxan!

Guraso eskolari buruzko azken informazioa helarazten dizuegu:

“Otsailak 24an Guraso eskolaren hasierako bilera egin zen. Bertan elkar ezagutu eta denon artean akordio batzuetara heldu ginen:

  • 27 familiak izena emanda, bi talde osatuko dira, seme-alaben adinaren arabera. Hala ere, talde hauek malguak izango dira.
  • Ekimenarekiko konpromisua eskatzen da saio gehienetan parte hartzeko.
  • 2021ean zehar 10 formakuntza saio jasoko ditugu.
  • Saioak, momentuz, on-line izango dira.
  • Hizkuntza euskara izango da.
  • 15ean behin astelehen edo asteazkenetan elkartuko gara eta 5-6 saio izango ditugu martxotik ekainera.
  • Saioen iraupena  60-75 minutukoa izango da.

HASTEKO GAIAK:

A Taldea (HH2-LH2):

  1. Komunikazioa oihukatu barik. Arazoak konpondu modu onerenean. Tresnak hobeto komunikatzeko. Komunikazioa, nola emon azalpenak helaraztea. Martxoak 10 eta 22, 18:30ean hasiko da.
  2. Zelan lagundu gure seme alabei arazoetan, sartu ahal garen ala ez. 
  3. Teknologiaren erabilera: zenbat denbora egon ahal diren teknologiaren aurrean. 
  4. Errutinak. Egunerokotasuna.

B Taldea (LH3-DBH4):

  1. Hezkuntza sexuala: nola hitz egin gure seme-alabekin. Martxoak 17 eta 24, 18:30ean hasiko da.
  2. Berdinen arteko jazarpena: prebentzioa.
  3. Teknologia berriak: heziketa irizpideak. 
  4. Hezkuntza emozionala: gakoak.
  5. Komunikazioa familia eta gatazken ebazpena: nola hitz egin seme-alabekin entzun dezaten.
  6. Ikasteko ohiturak: motibazioa ikasketetan. 

   

--
Partekatu berria:
Guraso Eskola martxan!
Sarrera gehiago: