Deustuko Ikastolako Gurasoen Elkarteak eta BIGEk atsegin handiz hitz egiten dizuegu Guraso Eskolan parte hartzera gonbidatzeko. Informazio, prestakuntza eta eztabaidarako gune horretan, gure seme-alaben prestakuntza-prozesuan gehien kezkatzen gaituzten gaiak landuko ditugu.
Jarduera bi astean behin egingo dugu, pertsona espezializatu baten laguntzarekin (psikologoa, pedagogoa…). Horrek jarraibideak eta pistak emango dizkigu familiek gure hezkuntza- trebetasunak modu autonomoan gara ditzagun. Kontua ez da “errezeta” gisa irtenbide itxiak ematea, familia bakoitza, seme eta alaba bakoitza desberdinak baitira, eta etengabeko bilakaeran baitaude. Iaz talde bat sortu zen eta bertan gai desberdinak landu genituen, hezkuntza emozionala, frustrazioa, autoestima edo komunikazioa besteak beste. 2024an gai hauetan sakontzeko edo proposamen berriei heltzeko prest gaude.
Prestakuntza modu presentzialean egingo da denon artean adostutako egun eta orduetan. Parte hartu nahi baduzu, bidali zure datuak hurrengo helbidera, sema-alabaren kurtsoa, zure helbide elektronikoa eta asteko zein egunetan datorkizun hobeto egitea adieraziz.
Ikastolako Guraso Elkartea: gurasoeskolaikastola@gmail.com