Lege Oharra LSSI – CE
Webgunearen jabea Uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoen Zerbitzuen legea, kontuan hartuta, jakinarazten dugu “Gurasoak-Deustuko Ikastola Ikasleen Gurasoen Elkartea”, hemendik aurrera Guraso Elkartea, dela www.deustukoikastola.org orrialdearen jabea.
Jabea: Gurasoak-Deustuko Ikastola Ikasleen Gurasoen Elkartea
Erregistro zenbakia: AS/B/00338/1987
Helbidea: Iruña Kalea 2 bis, 48014, Bilbo, Bizkaia
Helbide elektronikoa: komunikazioa@deustukoikastola.org
Webgunea: www.deustukoikastola.org
Webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak
Webgune honetara sartzean Erabiltzaile izaera hartzen duzu, zeinak www.deustukoikastola.org gunean agertzen diren baldintza orokorrak inolako murrizketarik gabe onartzen dituzula esan nahi baitu. Hortaz, erabiltzaileak baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu bertara sartu nahi duen bakoitzean eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzen dituenean, hauek aldaketak jasan baititzakete.
Aplikazio eremu eta xedea
Erabilera-baldintza orokor hauek www.deustukoikastola.org orrialdean sartzea, gunean zehar nabigatzea eta berori erabiltzea arautzen dute, baita testu, grafiko, marrazki, diseinu, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu base, irudi, espresio eta informazioen edukien edota estatuko zein nazioarteko legeek babesten duten jabetza pribatuenera bilerak sortu ditzakeen bestelako erantzukizunak ere.
Sarrera eta erabilera baldintzak
a. Memento oro, Erabiltzaileak web orrialde honen legezko erabilera egin behar du, baldintza orokor hauek eta Interneten onartuak dauden jarduerak kontuan hartuz.
b. Erabiltzaileak ez ditu honako hauek egingo: birusak, programak, web orrialde honen sistema eraldatzea helburu duten edonolako makroak edo karakter-sortak sartu; beste erabiltzaileei baliabideen gehiegizko kontsumoaren bidez web orrialdera sarrera oztopatu; web orrialdeko edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu eta hirugarren baten eskuetan utzi; web orrialdearen bitartez hirugarren baten jabetza intelektuala, ohore, irudi eta intimitate pertsonalerako eskubideak bortxatu; konpetentzia desleiala eta legez kanpoko publizitatea.
Jabetza intelektual eta industrialerako eskubidea
Guraso Elkartea www.deustukoikastola.org-en aurki daitezkeen elementu guztien jabetza intelektual eta industrialerako eskubidearen jabe da, baita marka, izen komertzial edo ikur bereizgarriena. Bereziki, eta inongo mugarik gabe, egile eskubideez babestuta daude diseinu grafikoa, iturri kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta web orriak dituen beste edukiak.
www.deustukoikastola.org-en sartzeak edo horretan nabigatzeak ez dakar, inondik inora ere, berarekin, Guraso Elkarteak Erabiltzailearen alde bere jabetza intelektual edota industrialaren gaineko eskubideak erabiltzeari uko egingo dionik, ezta horiek transmititzeko edota erabiltzeko lizentzia oso edo partzialik emango duenik ere. Horregatik Erabiltzaileak onartu egiten du www.deustukoikastola.org-eko edukien erreprodukzio, kopia, banatze, komertzializazio, eraldatze, berrerabilera, komunikazio publiko eta orokorra, edo bestelako erabilera, edozein prozeduraren bitartez, Guraso Elkartearen berariazko eta idatzizko baimenik gabe, egitea jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen arau-haustea dela.
Erantzukizun eta berme erregimena
Guraso Elkarteak hartu beharreko neurri tekniko zein antolatzaileak hartu ditu, bere baliabideen eta teknologiaren egungo egoera medio, web orrialdearen erabilera egokia eman dadin, baita birus eta osagai kaltegarriak sartzea oztopatzeko ere.
Hala ere ezin da: (a) www.deustukoikastola.org-en eduki eta zerbitzuen jarraipen eta erabilgarritasunaz; (b) edukietan akatsik ez izateaz ezta beraien zuzenketaz; (c) www.deustukoikastola.org-en birus eta beste osagai kaltegarririk ez izateaz; (d) segurtasun neurrien menderaezintasunaz; (e) www.deustukoikastola.org-en edozein pertsonak sor ditzakeen galeren erantzule egin.
www.deustukoikastola.org web orrialdean aurki daitezkeen beste web orri batzuetarako esteken aurrean Guraso Elkartea ez da erantzule egiten hauen kontrolean inongo eskumenik ez baitu, lotura hauek informazio gehigarria soilik dutelako helburu. Hori dela eta, Erabiltzailea izango da webgune horietan aurki daitezkeen eduki eta erabilera baldintzen erantzule bakarra.
Guraso Elkartea ez da Erabiltzaileek web orrialdeko eduki zein zerbitzuen gainean egin dezaketen erabileraz erantzule egiten. Beraz, Erabiltzaileak egin dezakeen eduki eta zerbitzuen erabilera, baliteke bat ez etortzea erabilera baldintza orokorrekin, ezta modu arduratsuan egitearekin.
Iraupena eta aldaketa
Guraso Elkarteak eskubidea gordetzen du honako erabilera baldintza orokor hauek, bere osotasunean edo modu partzialean, www.deustukoikastola.org-en publikatuz aldatzeko. Gainera, aukera du web orrian ohartarazpenik gabe beharrezko ikusten dituen moldaketak, murrizketak edo eransketak egiteko eduki eta zerbitzuen inguruan, baita hauek agertzeko modu eta tokien inguruan. Horrela bada, ontzat emango dira Erabiltzaileak www.deustukoikastola.org orrialdera sartzen den momentuan aurkitzen dituen erabilera-baldintzak, Erabiltzaileak noizean behin irakurri egin beharko dituelarik.
Baldintza partikularretan jasota dagoenetik at, Guraso Elkarteak web orrialdeko edukietarako sarbidea edozein momentutan bukatu, bertan behera utzi edota etendezake inolako aurre oharrik eman gabe, Erabiltzailearen aldetik inolako kalte-ordainik eskatzeko aukerarik gabe.
Baliozko legeria eta legezko eskumena
Guraso Elkartea eta Erabiltzailearen arteko harremanak indarrean dagoen legeriaren arabera arautuko dira, ezarri beharreko legeria zein legezko eskumenari dagozkien guztietan. Hala ere, arautegiak bi aldeei aukera emanez gero beste bide normatibo batzuetarako, Guraso Elkarteak eta Erabiltzaileak, izan daitezkeen beste eskumenei uko eginez, Bilboko epaitegi eta auzitegien irizpenen arabera jokatuko dute.
Ordenagailuaren identifikazioa. “Cookie”-ak.
Web guneak ondo funtzionatzeko, bertara sartzen den ordenagailuaren informazioa lortzea beharrezkoa da. Adibidez, gunean jasotzen dituen bisitak zenbatekoak diren edo erabiltzaile bakoitzak zer nabigatzaile mota erabiltzen duen jakiteko edo erabiltzailea orrira sartzen den bakoitzean aukeratutako hizkuntzan agertzea lotzeko. Informazio horrek ez digu zuri buruzko informazio pertsonala edo zure ordenagailuaren edukia ezagutzera emango.
Esandako identifikaziorako, zure ordenagailuan denboraldi batez biltzen diren “Cookie” izeneko fitxero batzuk gordetzen dira. Kaltegabekoak eta tamaina txikikoak dira. Web orrira sartzen zarenean, orriak automatikoki “cookie”-ak kontsultatzen ditu, eta horri esker, aurrez aurretik aukeratutako hizkuntzan agertuko da orria, aurreko aukeraketaren arabera eduki espezifikoa erakutsiko zaizu, gauza askoren artean.
Zure nabigatzailea “cookie”-ak ez onartzeko konfigura dezakezu, baina kasu horretan ezin izango dituzu web orriaren funtzionaltasun guztiak erabili.
“Cookie”i buruzko informazio zehatza: hemen.